Beharrak dituztenentzako opariak jasoko dituzte Herriko Etxean
Hirugarren urtez jarraian, opari berriak jasoko dituzte PSE-EEk eta Gazte Sozialistek. Herriko Etxean jasoko dituzte, gaurtik aurrera, eta ondoren beharra dutenekin lan egiten duten erakundeei emango dizkiete, eurek familiei helarazi ditzaten.
Urte bukaerara arte jasoko dituzte lehen eskuko opariak. “Momentu zailak pasatzen ari den herritarren aurpegian irribarre bat irudikatu nahi dugu”, adierazi dute erakunde sozialistek.