Luzuriagan gela bat sortu eta fatxada margotzeari ekin diote

Eraikinaren parera bizitzera etorritakoei Luzuriaga Martxan iniziatibaren gaineko informazioa zein eraikinaren balio arkitektonikoari buruzkoak helarazi dizkiete, postontzietan banatutako esku-orriaren bidez.

Luzuriaga Herri -Ola prozesua bukatuta, auzolanari ekin dio berriro ere Luzuriaga Martxan iniziatibak. Lehengo larunbatean hamarnaka herritar izan ziren bulegoen eraikinean lanean. Bulegoen eraikineko kanpoaldeko fatxada zuritzen egon ziren batzuk, eta beste hainbat, M-Etxeko – Arkitekturaren Ikerketa Elkartea– kiden laguntzaz gela bat sortzen aritu ziren. Etorri berriei informazioa helarazten Luzuriagara bizitzera heldu berri diren familiei proiektuaren gaineko informazioa ere banatu zieten larunbatean. Esku orriak banatu dituzte  babes ofizialeko 144 etxebizitzetan, eta atarietan ere jarri zituen informazio orriak.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.