Nadia Hindiren hitzaldia, ostiralean, Oiartzunen
Iraken emakumeen borrokak azalduko ditu Granadako Unibertsitateko ikertzaileak.
Oiartzungo Feministen Asanbladak Nadia Hindiren hitzaldia antolatu du ostiralerako (hilak 19), 18:00etan, Elorsoro kiroldegiko areto balioanitzean. Irakeko emakumeek bizi duten egoera azalduko die bertaratzen direnei Hindik, Emakumeen agenda soziala eta Iraken eman diren matxinaldiak izenburuko solasaldian.
Nadia Hindi Granadako Unibertsitateko Arabiar eta Islamdar mintegiko ikertzailea da. Baita CEOSI taldeko kidea ere; Iraken okupazioaren kontrako eta burujabetzaren aldeko kanpaina bat ari da egiten CEOSI.