Dispertsio kilometroak konpromiso kilometro bihurtu nahi ditu Sarek

Pedal kolpe erronka egingo du Sarek. Nanterre (Frantzia) eta Puerto De Santa Maria (Cadiz, Espiania) espetxeetarako distantzia berdindu nahi du. Lorentxo Aiestaran eta Xabier Alegria euskal presoak bi espetxe horietan daude, hurrenez hurren.

Lezoko Sarek dispertsio kilometro bakoitza, konpromiso kilometro bihurtzera deitu ditu herritar guztiak. Horretarako, pedal kolpe erronka egingo dute Gurutze Santuaren plazan 11:0etatik 17:00etara. Nanterren (Frantzia) dago preso  Lorentxo Aiestaran etxetik 930 kilometrora eta Puerto Santa Marian (Cadiz, Espainia) Xabier Alegria, etxetik 1050 kilometrora.  Kilometro horiek guztiak, pedal kolpe bihurtzea da erronkaren helburua. Parte hartu nahi duten lagunek, aurretik eman dezakete izena edo egunean bertan plazan azaldu. Erronka amaituta berriz, sareren logoaren mosaiko erraldoia osatuko dute Gurutze  Santuaren plazan biltzen diren herritar guztiek. Lezoko Sarek, bizilagun guztiak animatu ditu bi ekimenetan parte hartzera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.