Oiartzungo Sarek Gabonetarako hainbat jarduera antolatu ditu

Txerri Egunean postua jarriko du, eta hilaren 28rako Elkartasun Lasterketa antolatu du. Urtezahar Egunean 'Dispertsioaren kontra zatoz zu ere plazara' dinamika egingo dute.

Oiartzungo Sare bidea egiten hasi da, herrian eragile izanez, eta norbanakoen konpromisoak jasoz “euskal errepresaliatuen eta berain ingurukoen eskubide urraketekin amaitzeko”. Bide horretan, herrian eragile izan nahi du oiartzuarrez osatutako sareak, eta horregatik Gabonetarako ere hainbat jarduera antolatu dituzte, honakoak:
  • Etzi (hilak 20, larunbata) herrian egingo den Txerri Egunean postua jarriko du, Sarekide egin ahal izateko. Bestela ere egin daiteke Sarekide, Garmendi txokolategian dagoen orria betez; bost euro ordaindu behar dira Sarekide egiteko, eta horrekin dispertsioaren liburuxka finantzatzen da.
  • Hilaren 28an Elkartasun Lasterketa antolatu dute. Izena emateko epea zabalik dago oraindik.
  • Hilaren 31n, Urtezahar Egunean, 11:00etatik 14:00etara Dispertsioaren kontra zatoz zu ere plazara dinamikaren barruko saioa egingo dute.
Beste bi hitzorduren berri eman du ere herriko Sarek. Lehena batzar ireki bat da, urtarrilaren 3an egingo dena 11:00etan udaletxean. Batzar irekien bidez ari dira dinamikaren berri ematen, eta ekarpenak jasotzen nahiz ekitaldiak antolatzen Sareko kideak. Bigarrena urtarrilaren 10ean Bilbon egingo den mobilizazioa da. Horretarako jada txartelak eros daitezke Amazkarren eta Garmendi txokolategian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.