Denis Itxasok iruzurretan aritzea leporatu dio Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioari
Errauste plantaren eraikuntza eten duten arren, azpiegiturak egiteko onartutako tarifak kobratu dituztelako kexatu dira San Markos eta Debabarrenako mankomunitateetako ordezkariak, eta "funts publikoak bidegabe erabiltzea" leporatu.
San Markos Mankomunitateko presidente Denis Itxasok esan duenez, “gipuzkoarrek eraikiko ez diren azpiegitura batzuk ordaintzen ari dira”, eta hori “iruzurra” dela nabarmendu du. Honenbestez tarifak egoera berrira egokitzeko eskatu dute bi mankomunitateek gaur goizean egin duten Hondakinen Partzuergoaren batzarrean. Era berean, Gipuzkoako hiri-hondakinen destinoa argitu dadin eskatu dute.