Banda Bat eta Mikelazulo elkarteek dokumentalen mostraren zortzigarren ekitaldia antolatu dute apirilaren 2aren eta 5aren artean. Ohi bezala, Donostian eta Errenteria-Oreretan egingo dute film jaialdia. Jada dokumentalak aurkez daitezke, otsailaren 16ra arte.
Errauste plantaren eraikuntza eten duten arren, azpiegiturak egiteko onartutako tarifak kobratu dituztelako kexatu dira San Markos eta Debabarrenako mankomunitateetako ordezkariak, eta "funts publikoak bidegabe erabiltzea" leporatu.
Antxotarrek bihar ospatuko dute San Tomas, eta etzi sanpedrotarrek, Proisaren eskutik.
Aitor Mendiluze, Haritz Casabal, Iñigo Mantzisidor Mantxi, Nerea Elustondo, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Unai Agirre izango dira Niessengo oholtzara igoko direnak. Bestalde, Iñigo Legorburuk Estropada akademikoko komunikazio saria lortu du.
Ahotsa.eus webgunean topa daitezke pasaitarrei egindako elkarrizketen pasarteak; udalak eskertu egin die elkarrizketatuei agertu duten prestutasuna, eta emandako testigantzen balioa aitortu. https://www.youtube.com/watch?v=bM3UT51ZQhw
Gazteria eta Kirol Departamentuak 22 urtez jarraian antolatu du Gabonetako Haur Jaia, herriko aisialdi taldeekin eta ludotekekin elkarlanean; hilaren 22an, 23an, eta 26an izango dira jarduerak.
Hainbat elkarterekin elkarlanean bihartik urtarrilaren 3ra bitartean prestatu dituzte jarduerak.
Intxixu eta Sorginei egindako argazkiekin osatu dute egutegia; lehen aldiz jarriko du taldeak postua Txerri Egunean.
Eztabaida piztu zuen araudi aldaketak. Izan ere, PSE, EAJ eta PPren ustez, ez luke kontseiluaren funtzionamendua hobetuko. EH Bilduk eta Ezker Anitzak gogorarazi zieten eragileek eurek egindako proposamenak direla, kontseiluaren hobebeharrez.
"Proposamenak azterketa sakonagoa behar duela" nabarmendu dute jeltzaleek, eta aldundiaren asmoa begi onez ikusi dute arren, "erabakia berandu eta hauteskundeen atarian datorrelako" kritiko mintzatu dira.