Ahotsa.eus webgunean topa daitezke pasaitarrei egindako elkarrizketen pasarteak; udalak eskertu egin die elkarrizketatuei agertu duten prestutasuna, eta emandako testigantzen balioa aitortu.
https://www.youtube.com/watch?v=bM3UT51ZQhw
Herenegun Arizabalon hartu zituzten 2011. urtean
Ahotsa.eus proiekturako elkarrizketatu zituzten adinekoak. Euskaldunak guztiak, garai bateko Pasaian nola bizi ziren azaldu dute elkarrizketetan. Besteak beste, tokian tokiko euskara jasotzeko helburua du
Ahotsak.eus proiektuak. Artxiboak digitalizatu eta sarean zintzilikatzen dituzte, denen eskura egon daitezen. Pasaian 22 lagunen testigantzak bildu dituzte.