Juan Aranburu hil da, Artikutzako trenaren azken lekukoa
106 urte zituen. Trena ezagutu eta bizirik zegoen azken pertsona zen.
Juan Aranburu, Artikutzako trenean lan egin eta bizirik zegoen azken lekukoa, atzo hil zen, 106 urte zituela. Ume garaian ezagutu zuen trena, bere aitak eta amak eramaten zutelako kabinan. Trenari buruz egin diren azken ikerketetan, ezinbestekoa izan da Aranbururen testigantza, jakiteko meategietatik ateratzen ziren gaiekin bidea egiten zuen trenaren nondik-norakoak zeintzuk ziren.