Oiartzungo prosa eta poesia lehiaketako sariak eman dituzte

Herriko ikastetxeetako 16 ikaslek jaso dituzte sariak gaur goizean, bi ikastetxeetakoak.

Orotara 16 ikaslek jaso dituzte gaur goizean Oiartzungo XXVII. Prosa eta Poesia Lehiaketako sariak. Bete-bete zegoen udaletxeko areto nagusian izan da sari banaketa. Sariak liburu eta ikasmaterialean baliatzeko bonoak izan dira, DBHko 3. Maila arte. Hortik aurrera, eskudirutan jaso dute saria. Honakoak izan dira saridunak: Prosan
  • Lehen Saila: Jurgi Arbelaitz Guridi eta Haizea Goñi Miguel.
  • Bigarren Saila: Unax Landa de Marcos eta Araitz Ortega Urdanpilleta.
  • Hirugarren Saila: Beñat Albisu Belarra eta Malen Sarasola Olaziregi.
  • Laugarren Saila: Yvonne Retegi Simo eta Markel Urkia Unanue.
  • Bosgarren Saila: Lur Gaztelumendi Beristain eta Oihan Lopez Fraile.
Poesian
  • Hirugarren Saila: Eider Maya Sanzberro eta Lohizune Telletxea Delgado.
  • Laugarren Saila: Markel Irastorza Zabalegi eta IZaro Telletxea Delgado.
  • Bosgarren Saila: Naroa del Rio Mugerza eta Jokin Irastorza Zabalegi.
Epaimahaia Oiartzungo literatura eta euskalgintza eremuko norbanako eta erakundeek osatu dute, honakoek: Pello Añorga, Iñaki Arbelaitz, Intxixu AEK euskaltegia, Goiatz Labandibar, Ander Lizarralde, Aingeru Palomo eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea. Horietako hainbat egon dira gaur sariak ematen, Euskara zinegotzi Irati Etxebesterekin eta Hautzaroko eta Elizaldeko zuzendariekin batera.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.