Primerako giroa Antxoko azokan

Goizeko lehen ordutik ari dira ospatzen San Tomas; 19:00etan neguko solstizioa ospatuko dute Antxon, Alkartasunaren eskutik, Soka Dantzarekin.

Goizak aurrera egin ahal joan da betetzen gaur Antxoko Gure Zumardia, baina lehen ordutik igarri zen bertan festa usaia. Azokan postua jarri behar zutenak izan dira goiztiarrenak; artisauak, abereen arduradunak, barazki saltzaileak… eta baita taloak eta txistorra prestatzera hurbildu direnak. Gogotsu ekin diote denok lanari goizeko lehen ordutik, eguerdian pilatutako jendetzari zer eskaini izateko. talogileak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.