Antolatzaileek esan dutenez, datorren urtekoari begira jarri dira jada. Bihar egingo dute balorazio bilkura.
Hilaren 26ko 14:30etik, 27koko 20:30ak arte pilotakadak barra-barra entzun ziren Oiartzunen. 130 pilotari inguruko 30 orduz pilotan jardun zuten, Giriziak, Txostek eta Oiarpek antolatutako pilota jaialdi luze-luzean. Jaiaren azken balorazioa bihar egingo bada ere, jada hasi dira datorren urtean antzeko ekintza egitea. Antolatzaileek aitortu dute jarduera “neketsua”izan zela haientzat, baina ilusioz daudela aurtengoari jarraipena emateko.