Kirol maila altuak, parte hartzeak, eta preso eta iheslariekiko elkartasunak bat egin zuten Oiartzunen.
Atzo arratsaldean banatu zituzten Zapirain Anaiak Sariaren XXVI. ekitaldiaren eta Ibon Zabalaren XVI.aren sariak, Niessen kulturgunean. Ondoren bat-bateko bertso saioa egin zuten.
Antolatzaileek esan dutenez, datorren urtekoari begira jarri dira jada. Bihar egingo dute balorazio bilkura.
Hilaren 26an jokatu ziren finalak Kontzejupean, 30 orduko pilota jaialdiaren barruan.