30 orduz pilotara jokatzen, Oiartzunen

Antolatzaileek esan dutenez, datorren urtekoari begira jarri dira jada. Bihar egingo dute balorazio bilkura.

30 orduko pilota jaialdia Oiartzunen 2014Hilaren 26ko 14:30etik, 27koko 20:30ak arte pilotakadak barra-barra entzun ziren Oiartzunen. 130 pilotari inguruko 30 orduz pilotan jardun zuten, Giriziak, Txostek eta Oiarpek antolatutako pilota jaialdi luze-luzean. Jaiaren azken balorazioa bihar egingo bada ere, jada hasi dira datorren urtean antzeko ekintza egitea. Antolatzaileek aitortu dute jarduera “neketsua”izan zela haientzat, baina ilusioz daudela aurtengoari jarraipena emateko.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.