Azeri dantzan parte hartzeko gonbitea luzatu dute Inauterietako Batzordeak eta Ereintzak

Inauteriei hasiera ematen dien ekitaldia herritarren parte hartzeari zabaldu nahi diote 2015ean, eta horretarako hainbat entsegu antolatu dituzte. Horrela, urtarrilaren 7an, 14an, 21an eta 28an eta otsailaren 4an eta 11n Azeri dantza ikasteko saioak egingo dituzte. Guztiak Merkatuzarren izango dira, 20:00etatik aurrera. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, “dantza dibertigarri eta zirikatzailea da, eta ez du inongo zailtasunik”. Izena emateko, honako helbideetara idatz daiteke: kultura@errenteria.net edo ereintzadantzataldea@gmail.com-era.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.