Eneritz Mitxelena, Unai Aroztegi eta Iñaki Juaristi, Xanisteban Eguneko Pala Txapelketan irabazle

Hilaren 26an jokatu ziren finalak Kontzejupean, 30 orduko pilota jaialdiaren barruan.

Xanisteban Eguneko Pala Txapelketa 2014, finalistak

Finalistak, Kontzejupean

Emakumeen kategorian Eneritz Mitxelena, gizonen lehen mailan Unai Aroztegi, eta gizonen bigarren mailan Iñaki Juaristi. Horiek Giriziak antolatu duen Xanisteban Eguneko Banakako Pala Txapelketako irabazleak. Hilaren 26an, Xanisteban Egunean jokatu ziren finalak, Kontzejupean. Giroa ederra izan zen, izan ere, Giriziak, Oiarpek eta Txostek antolatutako 30 orduko pilota jaiaren barruan jokatu zirelako txapelak banatzeko partidak. Emakumeen finala 30-24 emaitzarekin irabazi zuen Mitxelenak, Leire Jauregiren kontra. Gizonen final nagusian Aroztegik 30-18 gainditu zuen Imanol Otegi, eta gizonen bigarren mailakoan Juaristik 30-11 emaitzarekin mendean hartu zuen Martxel Toledo. Giriziaren pilota ekimenak arratsaldero-arratsaldero giro ederra sortu du plazan. Parte hartzaile asko izan dira, gainera, batez ere emakumeen kategorian. Aurten, lehenengoz, gizonen bigarren maila ezarri dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.