Oiartzungo EH Bilduk herri programa osatzeko 238 ekarpen jaso ditu
2015eko maiatzeko udal hauteskundeetarako martxan ari dira alderdi politikoak. Bide horretan, Oiartzungo EH Bilduk jakinarazi duenez, herri programa osatzeko bidea zabalik du, eta horretarako 238 ekarpen jaso dituela zehaztu du. Ekarpen horiek biltzeko azaroak postontziak jarri zituen koalizioak herriko hainbat gunetan.
Programa osatzeko ekarpen horiek, alor ezberdinetakoak dira koalizioko kideen arabera, eta horien bideragarritasuna aztertu ondoren, batzar ireki batean eman beharko zaie oniritzia. Otsailean egingo dute bilkura hori.