Bihar egingo dute Antxon Txabol Sotoaren Urte Zaharreko krosa

11:00etatik aurrera egin behar dira izen emateak. Probak 12:00etan hasiko dira, adinaren araberako lasterketak izanik.

Zazpigarrenez, Pasaia-Lezo Lizeoko Antxoko gurasoen Txabol Sotoa taldeak Urte Zaharreko haurrentzako krosa antolatu du biharko (hilak 31, asteazkena). Antxon bada ere, denei zabalik dago proba. Horregatik, haur guztiei parte hartzeko deia luzatu die Txabol Sotoak, Antxokoak izan edo ez. Lasterketaz gain, Gure Zumardiko arkupeetan pintxo-potea egongo dela aurreratu dute antolatzaileek, eta aldi berean, opariak zozkatuko direla parte hartzaile guztien artean. Honakoa da lasterketen hurrenkera, adinaren arabera:
  • 11:00etan, izen ematea Gure Zumardian, euro batean. Bildutakoa Ziburuko Kaskarotenea ikastolari dohaintzan emango zaio.
  • 12:00etan, 0-3 adin tarteko haurrentzako lasterketa, Zumalakarregi kaletik.
  • 12:05ean, 4-5 adin tarteko haurrentzako proba, Hamarretxeta, Blas de Lezo eta Zumalakarregi kaleetatik (250 metro).
  • 12:10ean, 2007 eta 2008 urteetan jaiotakoen lasterketa, Eskalantegi, Oarso, Hamarretxeta, Blas de Lezo eta Zumalakarregi kaleetatik (450 metro).
  • 12:25ean, 2005 eta 2006 urteetan jaiotakoen lasterketa, Eskalantegi, Oarso, Hamarretxeta, Blas de Lezo eta Zumalakarregi kaleetatik (450 metro).
  • 12:40an, 2003 eta 2004 urteetan jaiotakoen saioa, Eskalantegi, Kupeldegi, Hamarretxeta, Blas de Lezo eta Zumalakarregi kaleetatik (600 metro).
  • 12:55an, 2002an eta aurrerago jaiotakoen proba, Eskalantegi, Hamarretxeta, Blas de Lezo eta Zumalakarregi kaleetatik (750 metro).
  • 13:20an, sarien banaketa Gure Zumardian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.