Katekesis eta Aioliliput talde zestoarrak izango dira larunbatean Txerrimuñon
Txerrimuño Ekintza taldeak ekitaldi sorta prestatu du aurtengorako ere. Kontzertuak, antzerkia, bideo emanaldiak eta hitzaldiak antolatuko dituzte etxe okupatuan.
Aurtengo ekitaldi agenda prestatzen hasia da Txerrimuño etxe okupatuaren barruan sortu den Txerrimuño Ekintzak taldea. Inoiz baino biziago daudela erakutsi nahi omen du okupatu zutenetik 31 urte bete dituen etxeak eta horretarako ekitaldi sorta prestatuko dute hilabetero. Askotariko kontzertuak, antzerkiak, bideo emanaldiak eta hitzaldiak antolatzeko asmoa dutela jaikinarazi dute Txerrimuñoko kideek eta lehena datorren larunbatean egingo dute hain zuzen ere. Hilaren 10ean Zestoako Katekesis eta Aioliliput taldeek kontzertua emango dute Lezoko etxe okupatuan 20:00etatik aurrera.
