2015/1/7

'Burujabetzaren hariak' "pentsamendu kritikorako" foroa hasiko du EH Bilduk hilaren 17an

Koalizioak azaldu duenez, "datozen garai berrietarako prestatzen joateko" asmoz antolatu dute hitzaldi zikloa. Hilaren 17an izango da lehenengoa, Gerardo Pisarello Proces Constituent Kataluniako taldeko kidearen eskutik. Hitzaldien ondoren hausnarketa eta eztabaida sortzea dute helburu.

Sagardoaren ekoizpen eta dastaketa ikastaroa, Oiartzunen, Arraztaloren eskutik

Hilaren 24ean egingo dute, Ugaldetxoko auzo lokalean. Guillermo Castaños enologoa izango da ikastaroaren gidaria.

Katekesis eta Aioliliput talde zestoarrak izango dira larunbatean Txerrimuñon

Txerrimuño Ekintza taldeak ekitaldi sorta prestatu du aurtengorako ere. Kontzertuak, antzerkia, bideo emanaldiak eta hitzaldiak antolatuko dituzte etxe okupatuan.

Fanderiako IX. haurren krosa egingo dute igandean

Lasterketa 12:00etan hasiko da, auzoko kaleetan zehar, eta bost kategoria izango dira bertan, 1999 urtetik 2008 urtera jaiotako haurrenak. Izena ematea 11:00etan hasiko da.

Gehiago