'Itzala' antzezlana, igandean, Oiartzunen
Kabia Teatroa konpainiak Itzala antzerki obra taularatuko du igandean Oiartzunen. 19:00etan izango da emanaldia, udaletxeko areto nagusian. Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak urteko lehen saioa antolatu du horrela. Sarreren prezioa bost eurokoa da.
Itzala-ren aktoreak Florentino Badiola eta Joseba Uribarri dira. Borja Ruizek zuzendutako obra da, Jokin Oregiren gidoian oinarrituta.