Katekesis eta Aioliliput talde zestoarrak izango dira larunbatean Txerrimuñon

Txerrimuño Ekintza taldeak ekitaldi sorta prestatu du aurtengorako ere. Kontzertuak, antzerkia, bideo emanaldiak eta hitzaldiak antolatuko dituzte etxe okupatuan.

Txerrimuño etxe okupatua Aurtengo ekitaldi agenda prestatzen hasia da Txerrimuño etxe okupatuaren barruan sortu den Txerrimuño Ekintzak taldea. Inoiz baino biziago daudela erakutsi nahi omen du okupatu zutenetik 31 urte bete dituen etxeak eta horretarako ekitaldi sorta prestatuko dute hilabetero. Askotariko kontzertuak,  antzerkiak, bideo emanaldiak eta hitzaldiak antolatzeko asmoa dutela jaikinarazi dute Txerrimuñoko kideek eta lehena datorren larunbatean egingo dute hain zuzen ere. Hilaren 10ean Zestoako Katekesis eta Aioliliput taldeek kontzertua emango dute Lezoko etxe okupatuan 20:00etatik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.