Oiartzungo Giriziak XXVIII. Mendi Astea antolatu du

Hilaren 15 eta 16an ikus-entzunezkoak ikusteko aukera dago udaletxeko areto nagusian, eta 25eab irteera egingo dute.

Girizia elkarteko mendi sailak XXVIII. Mendi Astea prest du. Ohikoa den bezala, mendiari lotutako hainbat jarduera antolatu ditu mendizale taldeak, ikus-entzunezkoekin eta mendi irteerekin harremana dutenak. Lehen bi saioak hilaren 15 eta 16an egingo dituzte, eta azkena, irteera, hilaren 25ean. Honakoak dira xehetasunez jarduera horiek. Hilak 15 (osteguna)
  • 19:30ean, udaletxeko areto nagusian, Ainhoa Perez de Nanclaresek eta Koldo Zubizarreta oiartzuarrak Mundua bizikletaz, Asia ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute.
Hilak 16 (ostirala)
  • 20:30ean, udaletxeko areto nagusian, 2014ko irteerekin Giriziak egindako bideoa emango dute. Luntxa ere egongo da.
Hilak 25 (igandea) BTT eta oinezkoen irteera mistoa egingo da, Oiartzun eta Aldatz (Nafarroa) artekoa. Ondoren, bazkaria egingo da Martitxonea sagardotegian.
  • Oinezkoen autobusa 08:00etan irtengo da Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik, Uizikogañara joateko. Handik, Ireber eta Aldatz pasatuko dituzte, lau ordu eta erdi inguruko bidea eginaz.
  • BTTak ere 08:00etan irtengo dira ikastolako aparkalekutik. Ibilbidea zehazten ari dira oraindik.
  • Oharrak: martxarako izena emateko azken eguna hilaren 21a da. Amazkarren, Garmendi txokolategian eta Giriziaren webgunean eman daiteke izena. Autobusaren eta bazkariaren prezioa 38 eurokoa da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.