Aurrekontu proposamena aurkezteko batzarrak antolatu ditu gobernu taldeak
San Pedroko udal aretoan eta Antxoko kultur etxean izango dira batzarrak, datorren astean.
Pasaiako Udal Gobernu Taldeak aurrekontu proposamena prest du eta berau herritarrekin partekatu nahi du, ekarpenak jasotze aldera. Esan dutenez, “gardentasuna eta herritarren boteretzea” sustatu nahi dute, eta horregatik antolatu dituzte aurrekontua aurkezteko batzarrak. Aurkezpen bilerak datorren astean izango dira; lehena, San Pedroko udal aretoan, astelehenean (hilak 12) eta bigarrena Antxoko kultur etxean, asteazkenean (hilak 13). Bi batzarrak 19:00etan izango dira. Bide beretik, aurrekontua aurrera atera ahal izateko prozedura martxan jarri dutela jakinarazi dute.