EAJk salatu du gobernu taldea diru publikoa beren alderdiko mezuen mesedetan erabiltzen ari dela
Atez atekoaren datuen berri eman eta herritarrak zoriontzeko igorritako triptikoak eragin du jeltzaleen kritika.
EAJk salatu duenez, “gobernuak bidalitako triptikoak alderdiko mezuak jaso” eta atez atekoaren “arrakasta saltzea du helburu”, eta horregatik, “lotsagarritzat” jo du horretarako diru publikoaz baliatu izana, postontzietan banatu duten triptikoa “propaganda hutsa” iruditu zaielako. Zentzu berean, bidalketa 5. edukiontziaren alde daudenentzako “probokazioa” izan dela salatu dute, eta berretsi dute 5. edukiontziak atez atekoa baino emaitza hobeagoak emango lituzkeela Pasaian, pasaitarren beharretara egokiago moldatuko litzatekeelako.