Hilaren 25ean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Oiartzun hartuko dute

Ugaldetxo Kultur Taldeak hilaren 17an jarriko ditu salgai sarrerak, 17:00etatik 19:30era, Elorsoro kiroldegian. Haurrei lehentasuna emateko eskatu dute. http://youtu.be/DH9T3FzCu8E

Ugaldetxo Kultur Taldeak antolatuta, eta urtero legez, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek saioa egingo dute Oiartzunen. Aurtengoa urtarrilaren 25ean (igandea) izango da, 17:00etan, Elorsoro kiroldegian. Txo, Mikmak txikia ikuskizuna aurkeztuko dute herrian pailazo ezagunek. Urtero bezala ere, sarrerak aldez aurretik erosi behar dira. Urtarrilaren 17an (larunbata) jarriko dituzte salgai 1.500 sarrerak, 17:00etatik 19:30era, kiroldegiko txartel salmenta leihatilan. Baina hainbat ohar eman dituzte Ugaldetxo Kultur Taldeko kideek:
  • Sarreren prezioa 5 eurokoa da haurrentzat (2 urtetik gorakoentzat), 8koa helduentzat.
  • Pertsona bakoitzak gehienez 8 sarrera eros ditzake.
  • Sarrerak erosterakoan haurrek lehentasuna izatea eskatu dute, ahalik eta hau gehienek goza dezaten ikuskizunaz. Hau da, haur bakoitzarekin bi guraso edo laguntzaile joan beharrean, bakarra joan dadila aholkatu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.