Bilera orokorra egingo du Gabierrotako erretiratuen elkarteak, etzi
Laguntasuna elkarteak zuzendaritza berritu behar du, baita ekitaldien memoria egin ere. Horrela, etzi, hilaren 14an, geratu dira 16:30ean (lehenengo deialdia), eta ordu erdi beranduago bigarren deialdia. Batzarra bukatzean, txokolatea banatuko dute, eta bingoa egingo dute.