Ligako lehen itzulia sailkapenaren buruan bukatu du Donibane Eskubaloiak

32-24 irabazi dio Aloña Mendiri, eta honenbestez, sailkapenaren lehen postuan daude arrosak, Usurbilekin puntutan berdinduta.

Oso partida txukuna egin zuten sanjuandarrek larunbatean, batez ere partidaren bigarren zatian, eta horri eskerrak alde handia lortu zuten markagailuan. Partidaren lehen erdian defentsan izandako hutsuneak zuzenduta, bigarren zatian joko oso oan biribildu zuten, harmailaren gozamenerako. Honenbestez Ligako lehen itzulia lidergoan amaitu dute, Usurbil taldearekin 16 puntutan berdinduta. Indartsu daude arrosak, eta lehen itzuliko emaitzak ikusita aurtengo titulua eskuratzeko baikor.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.