Madrilgo 04/08 sumarioko epaiketa eten egin dute
Gaurko atxiloketak direla eta, Madrilen gaur haastekoa zen 04/08 sumarioaren epaiketa eten egin dute. Anjel Mari Elkano eta Eusebio Lasa errenteriarrak daude epaituen artean, beste 33 lagunekin batera.
Gaur hastekoa den epaiketan, 10na urteko espetxe zigor eskaerei egin beharko diete aurre 04/08 sumarioan auzipetuta dauden 35 euskal herritarrek Espainiako Auzitgei Nazionalean. Fiskaltzak leporatzen die ETAri laguntza ematea, eta horrenbestez, ETAko kide izatea. Akusazio eta zigor eskaera bera egin dute herri akusazioa ordezkatzen duten AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek.