Sortuk espetxe politikaren kontrako elkarretaratzea deitu du biharko

Euskal preso politikoei Frantzian betetako espetxe urteak kontuan hartu eta Espainian bete beharreko zigor urteei kendu behar ote zaizkien erabakiko du bihar Espainiako Auzitegi Gorenak; erabakiak 56 presoei eragingo die.

19:30ean, Antxoko Gure Zumardian, Espetxe politika kriminalari Stop, Presoak etxera lelopean elkarretaratzea egingo du Pasaiako Sortuk bihar. Espainiako Auzitegi Gorenak 56 euskal presoren zigorra luzatu edo ez erabakiko du bihar. Berez, Kepa Pikabearen helegiteari buruz erabakiko dute, eta ebazpenak beste 55 presori eragingo die. Euskal presoei Frantzian betetako espetxe urteak kontuan hartu eta Espainian bete beharreko zigor urteei kendu behar ote zaizkien erabakiko dute. Erabakia lehengo abenduaren 16an hartu behar zuten, baian gaiak eragin zezakeen zurrunbiloa aurreikusita erabakia atzeratzea adostu zuten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.