Eskerrak eman dizkiete kanpainan parte hartu dutenei, eta ekarpenetan erabilitako "tonu abegikorra" txalotu.
PSE-EEren hautagai Izaskun Gomezek pertsonalki luzatu nahi izan die esker ona bere alderdiak Pasaian udal hauteskundeei begira bultzatu duen kanpainan parte hartu duten herritarrei.
Pasaia zurekin eraikitzen dugu kanpainaren barruan 50tik gora ekarpen bildu dituztela jakinarazi dute. “Ekarpen guztiak eskertzen ditut eta hautagaia naizen aldetik hartuko dut nota”, adierazi du hautagai sozialistak. Kanpainaren balorazio positiboa egiteaz gain, jakinarazi dute hala nahi duten guztiek jarriatu dezaketela ekarpena bidaltzen,
posta elektronikoz edota telefonoz, 943 39 38 03 telefono zenbakira deituta.