
Don Bosco ikastetxeak eta Oarsoaldea garapen agentziak hitzarmena sinatu dute gaur, enpresek inprimagailuen teknologia erabil dezaten. Enpresek jada izena eman dezakete teknologia mota hori erabiltzeko. Horrez gain, eta otsailean eta ekainean izango dira 45 orduko ikastaroak, doan.

Abaraxka Ibiltaria egitasmoaren barruan bertako partaideek bisita egingo dute herriko irratira.

Udal Kirol Patronatuak, Fanderiako eta Galtzarabordako kiroldegiak kudeatzen dituen Serviociorekin batera, antolatu ditu erronkak, igerilekuak sarri erabiltzen dituztenei zuzenduta. Sei erronka izango dira, distantzia errealetan oinarritutakoak.

Webgune berria jarriko dute aurki herritarren eskura, ekarpenak jaso ahal izateko.

Touringek arerio gogorra jasoko du bihar arratsaldean Fanderian. Izan ere, Aretxabaleta liderrak egingo dio bisita.

Erregional Preferente mailako Allerrukoak Oriokoren aurka ariko dira larunbatean. Lezoarrak zazpigarrenak dira sailkapen taulan, Oriokoak berriz lehenak.

Gaur eta bihar egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete herritarrei, «atera gaitezen zurrunbilotik

Iniziatiba politikoari bultzada emateko pertsonen bila irtengo da kalera, eta euren oinarri politikoak biltzen dituen manifestua sinatzeko aukera egongo da. Manifestua sinatzeak iniziatiba politikoan parte hartzeko eta kolaboratzeko "ateak irekiak" utziko dituela adierazi dute. Horrela, hiru mahai jarriko dituzte hiru auzotan.

09:00etan gelditu dira, Gurutze Santuaren plazan. Hitzorduaren helburua da otsailaren 22ko probaren ibilbidea ezagutzea.

Antxoko futbol talde nagusiak Santurtzin du partida igandea; santurtziarrak aurretik dituzte sailkapenean, 3 puntura.

Koalizioak gogor gaitzetsi du EAJk eta PSE-EEk herriko biziberritzean jokatuko duten papera.

Eskola Agenda 21n barruan kontsumo arduratsuaren gaia landu zuten aurreko ikasturtean Haurtzaro eta Elizaldeko ikasleek, eta udalari eskatutako konpromisoen albisteak jaso dituzte.

Herriko haurrei txikitako istorioak kontatzeko gonbidatuko dituzte herriko aiton-amonak liburutegira; 17:45ean hasiko da saioa.

Lanak amaitu badituzte ere, jarri beharreko makinaria ez da helduko produkzio arrazoiengatik, hilabete amaiera baino lehen.

Eskualdeko derbia jokatuko du futboleko nesken lehen taldeak asteburuan, Irunen; sailkapeneko goialdeari eusteko helburua dute. Mutilek etxean jokatuko dute, Gasteizko Aurreraren kontra. Areto futboleko Lehen Mailan ere derbia izango da, Oreretan.

Eskerrak eman dizkiete kanpainan parte hartu dutenei, eta ekarpenetan erabilitako "tonu abegikorra" txalotu.