Webgune berria jarriko dute aurki herritarren eskura, ekarpenak jaso ahal izateko.
Udal hauteskundeetarako programa osatzeko orduan pasaitarrek “modu aktiboan” parte har dezaten nahi du EAJk eta horretarako lau barrutietako herritarrek dituzten kezkak eta iritzia gertutik ezagutu nahi dituztela jakinarazi dute. Helburu horrekin jeltzaleak udalerriko eragile ekonomiko, kirol eragile, kultura eragile zein gizarte eragileekin bilduko direla iragarri dute, helburu bikoitzarekin: batetik, beren ideia eta proiektuak azalduko dizkiete eragileei, ondoren iritzi eta iradokizunak jasotzeko; eta bestetik, gertutik dituzten kezkak, beharrak eta proposamenak entzun eta jasoko dituzte.
Halaber, laster webgune berria martxan izango dutela jakinarazi dute, eta atari berrian herritarren ekarpenak biltzeko modua erraztuko dutela iragarri. Bien bitartean,
helbide elektronikoa,
facebook orria eta
twitter kontua erraztu dituzte.