Lilatona prestatzeko aukera astelehenero eta ostegunero Oiartzunen
Lilatonaren 26. edizioa martxoaren 1ean egingo dute Donostian. Entrenamenduak 19:00etan hasiko dira, Elorsoro kiroldegitik abiatuta.
Martxoaren 1ean egingo da Donostian 26. Lilaton proba. Antiju Morik taldeak proba horretan parte hartzeko esan die herriko emakumeei, eta hori ondo egin dezaten entrenatzeko baliabideak jarri ditu. Horrela, astelehen honetatik hasita (hilak 19), Lilatonean parte hartu nahi dutenek prestaketa lana egiteko aukera izango dute.
Entrenamenduak astelehenero eta ostegunero izango dira Donostiako emakumeen lasterketa bitartean. 19:00etan hasiko dira beti, Elorsoro kiroldegitik.