Oiartzuarrak dira faborito sailkapenaren bigarren postuan daudelako, irundarrak erdialdean dauden bitartean. Bihar (igandea) da norgehiagoka, 11:30ean, Ugalde-Ventas zelaian. Joaneko partidan 2-0 irabazi zuten oiartzuarrek.
Ateratako etekina El Watan elkarteari emango diote. Erabiltzen ez diren, baina egoera onean dauden gaiak utzi behar dituzte herritarrek hilaren 19tik 21era, Atez Atekoaren Informazio Bulegoan.
Lilatonaren 26. edizioa martxoaren 1ean egingo dute Donostian. Entrenamenduak 19:00etan hasiko dira, Elorsoro kiroldegitik abiatuta.
Kabrestantea babestuko du Oronak, garai batean pisu handiak igotzeko erabiltzen zen pieza.
Inauterien gainean mintzatuko dira besteak beste jai batordean biltzen direnak.