Oronak 'San Juan' baleontzia babestuko du

Kabrestantea babestuko du Oronak, garai batean pisu handiak igotzeko erabiltzen zen pieza.

Kabrestantea tornu bertikal bat zen eta marinelen indar fisikoa biderkatzeko erabiltzen zuten. Kabrestanteak kendu eta jartzeko moduko sei barra zituen buruan eta haietako bakoitzean bi gizon bultza zezaketen, hamabi denera. Tiratu nahi zen soka kabrestantean biltzen zen, eta gizonek biraka aritzen ziren. Indar handia behar zutenean erabiltzen zen kabrestantea XVI. mendeko itsasontzietan eta pisu astunak altxatzeko balio zuen bereziki. Lurrinezko indarra iritsi arte iraun zuen. kabrestantea Lehengo abenduaren 23an Oronaren zuzendaritza taldea Albaolaren Faktoria bisitatzera etorri zen Pasaiara, baina kolaborazioaren ekitaldi sinbolikoa, Orona Ideoren egoitza berrian egin dute, Hernani. Bertan, Xabier Agote, Albaolako presidentea, eta Raúl Pérez Iratxeta, nao San Juan proiektuaren zuzendaria izan dira, eta Orona Fundazioaren garapen zuzendari Iñigo Marqueti, Orona Fundazioa kabrestantearen babeslea dela ziurtatzen duen diploma entregatu diote. Orona ez da San Juan baleontziaren erreplika eraikitzeko proiektura batu den lehen enpresa. Izan ere, Albaolak norbanako eta enpresa orori eskaintzen dio babesle izateko aukera. Interesdunek Albaolaren webgunean topa dezakete proiektua babesteko modu honi buruzko informazio zabalagoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.