Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gizarte politiketarako iaz baino 170.000 euro gehiago aurreikusi ditu gobernu taldeak

Aurkezpenetan izan den parte hartzea areagotzeko formula berriak bilatuko dituztela iragarri dute lehengo astean egin dituzten bi batzarren balorazioa egiteko helarazi duten prentsa oharrean.

olatz mitxelena
Pasaia
2015/01/19
Pasaiako Gobernu Taldea landu duen aurrekontu proposamena gizarteratzeko lanean da. Lehengo astean bi batzar egin zitzten, San Pedron bat eta Antxon bigarrena, eta horietan jasotako ekarpenak aztertu eta kontuan hartuko dituztela nabarmendu dute. Batzarretan izandako parte hartzea, baina, gobernu taldeak nahiko lukeena baino txikiagoa izan da, eta horregatik, “herritarren parte hartzea areagotzeko formula berriak bilatzeari” ekingo diotela iragarri dute. “Udal kudeaketaren oinarrizko lan tresna da aurrekontua, berebiziko garrantzia du, eta hortaz, parte hartzea handiagoa izan dadin lanketa berezia egin behar dela deritzogu” esan dute. Gizarte politika, lehentasunezkoa Lehengo asteko aurkezpenetan egin antzera, esku artean darabilten aurrekontu proposamenaren “zertzelada nagusien” berri eman dute prentsa ohar bidez. Nabarmendu dutenez, gizarte politika da bere lehentasun nagusienetakoa, eta horregatik iazko partida 170.000 euroan handitu dutela esan dute. Hortik, kopuru handi bat Gizarte Larrialdietako Laguntzetara (AES) bideratzeko asmoa dutela zehaztu dute, iaz baino 50.000 euro gehiago, “laguntza horiek Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak izan arren, laguntzen zati handi bat udalak bere gain” hartzen duelako, Jaurlaritzak jarritakoarekin aurrez jakina delako ez dela iritsiko. “Udal honen erabaki politikoa da inor, ez urtarrilean eta ez azaroan, laguntzarik gabe ez uztea, eta horregatik udalak laguntza horiek bermatzen ditu urte guztian”, nabarmendu dute. Zorpetzea murriztu eta finantzazio iturri berriak lortu Pasaiako Udalaren zorpetzea erdira jaistea lortu dutela nabarmendu du, bestalde, gobernu taldeak, eta datorren urtean zorra beste 200.000 eurotan jaistea aurreikusi dutela iragarri dute. Zehaztu dutenez, “2006. urtean 7.500.000 eurokoa zen udalak zuen zorra. 2014an, berriz, 3.600.000 eurora murriztu” dutela esan dute. Horrez gain, “gastuak murriztu eta zerbitzuak mantendu eta hobetzeko” finantzazio bide berriak lortu dituztela esan dute.  Hondakinen bilketa berriari esker 2015ean 200.000 euro jasotzea aurreikusi dutela ohartarazi dute, eta bigarren etxebizitzari ezarritako errekarguari esker,  udalerriarentzako diru sarrerak handituko dituztela iragarri. Aitzitik, kale garbiketan aurrerantzean gutxiago gastatuko dutela esan dute, udalak zerbitzua bere gain hartu izanak merkatzea ekarri duelako. Aurrekontu proposamena “orekatua” dela iritzi dio gobernu taldeak, eta “errealitateari oso lotua” dagoela. Horregatik osoko bilkuran aurrera aterako dutenaren konbentzimendu osoa dute.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.