2015/1/19

Eguzkik PSE, EAJ eta PP kritikatu ditu, Ingurumen Aholkularitza Kontseiluan izandako jarreragatik

Talde ekologistak esan du hiru alderdiek hiritarren parte hartzeari buruz duten kontzeptua argi geratu dela Errenteria-Oreretako Ingurumen Aholkularitza Kontseiluan hartutako erabakiaren ondoren.

Batzarra eta festa egingo du EH Bilduk larunbatean, programa eta zerrenda berresteko

Orereta/Errenteriako EH Bilduk udal hauteskundeetarako bigarren fasea hasiko du larunbatean, eta horretarako batzar irekia, bazkaria eta festa antolatu dituzte Merkatuzarren.

oarso bidasoko hitza

Mozorro onena duen taberna sarituko du udalak

abernen mozorrotzea sustatu nahian, lehiaketa bat antolatu du Errenteriako Udaleko Kultura Sailak. Parte hartu nahi dutenek, eskaria egin beharko dute udaletxeko erregistroan otsailaren 6a baino lehen.

Gizarte politiketarako iaz baino 170.000 euro gehiago aurreikusi ditu gobernu taldeak

Aurkezpenetan izan den parte hartzea areagotzeko formula berriak bilatuko dituztela iragarri dute lehengo astean egin dituzten bi batzarren balorazioa egiteko helarazi duten prentsa oharrean.

olatz mitxelena

Lezoko kirol taldeen emaitzak

Emakumeen Erregional Kopan garaipena lortu zuen allerruk igandean. Bosgarren dira lezoarrak sailkapen taulan.

Pasaiako asteburuko kirol emaitzak

Futbolean sanpedrotarra izan da asteburuan irabaztea lortu duen talde pasaitar bakarra; Areto Fubolean Donibaneko Pari Berrik irabazi du eta Pescados Ferreresek galdu; Eskubaloian garaipen sendoa erdietsi du beste behin Donibane Eskubaloiak eta Hockey-ean, banakoa lortu du Trintxerpek.

olatz mitxelena

Zoroen itsasontzian, Zintzilik

Oreretako irrati librearen historia laburbiltzen duen dokumentala emango dute Trintxerpeko portuan dagoen itsasontzian, eta ondoren kontzertu akustikoa izango da, Imanol Carballo eta Eneritz Furyak-ekin. http://youtu.be/_5PoRyQSc8c

olatz mitxelena

Zuhaitz kimaketak egiten ari da udala Lezoko hainbat gunetan

Herritarren eskaerak aintzat hartuta hasi ditu kimatze lanak udalak.

Lilatona prestatzeko lehen entrenamendua, Antxon

Gure Zumardiko kioskoan da zita, 20:00etan.

olatz mitxelena

Errenteriako kirol taldeen emaitzak (2015-01-19)

Touringek garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean. Izan ere, Aretxabaleta mailako liderra menperatzea lortu zuen. Zati bakoitzean gol bana sartu zituzten gorritxoek, eta 90. minutuan sartu zuten bere gola bisitariek.

Lidergoari sendo eusten dio Donibane Eskubaloiak

23 golen aldea lortu zuten lehengo larunbatean Egiako Kataren kontra jokatutako partidan.

olatz mitxelena
Gehiago