Zoroen itsasontzian, Zintzilik
Oreretako irrati librearen historia laburbiltzen duen dokumentala emango dute Trintxerpeko portuan dagoen itsasontzian, eta ondoren kontzertu akustikoa izango da, Imanol Carballo eta Eneritz Furyak-ekin.
http://youtu.be/_5PoRyQSc8c
Festa antolatu du Zintzilik irratiak Zoroen Itsasontzian, Trintxerpen. Urtebete pasatu da irrati libreak bere historia laburbiltzen duen dokumentala aurkeztu eta herriz herri aurkezteari ekin zionetik. 27 urte ez dira ezer! dokumentalaren hamaika emanaldi antolatu dituzte orduz geroztik, eta orain ikus-entzunezkoa sarean zintzilikatu eta guztiekin konpartitzeko ordua iritsi dela erabaki dute irratiko arduradunek. Dokumentalaren biraren bukaera ospatzeko antolatu dute festa, larunbaterako. 19:00etan hasiko proiekzioa, eta ondoren kontzertu akustikoa izango da Eneritz Furyak eta Imanol Carballorekin. Kontzertu bitartean janaria eta edaria egongo dela iragarri dute. Gaua bukatzeko, berriz, Waves&Fast DJak musika jarri, eta mikroa zabalik izango dela ohartarazi dute.