Lidergoari sendo eusten dio Donibane Eskubaloiak
23 golen aldea lortu zuten lehengo larunbatean Egiako Kataren kontra jokatutako partidan.
Gustura ari dira sanjuandarrak sailkapenaren buruan, eroso, eta hala jarraitzeko asmo sendoa dutela frogatu zuten lehengo larunbatean. 35-12 irabazi zioten Egiako Kata Taberna taldeari. Arrosak partidaren lehen unetik izan ziren nagusi zelaian, eta defentsan trinkotuta, oso zaila jarri zioten lehia erasoan nahi eta ezin aritu ziren donostiar taldeari. Gol gehien Aritz Friasek sartu zituen, bost guztira; Launa gol sartu zituzten Haritz Perezek, Jon Zigandak, Jon Gajatek eta Emilio Ediopek; hiruna Iñaki Gonzalezek, Luis Agirresarobek eta Iñigo Noguesek; Javi Fernandezek eta Ibai Borgesek bina, eta bat Jose Gonzalezek. Orain arte 18 puntu batu ditu Donibane Eskubaloiak; sailkapenean Usurbil taldea dute atzetik, 17 punturekin, eta 16rekin, hirugarren postuan Tolosa.