Programa politikoaren ildoak zehazten hasiko da Irabazi Errenteria, biharko bileran
Irabazi Errenteria iniziatiba politikoak bilera egingo du bihar arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Gabierrotako auzo elkartearen egoitzan. Batzarra irekia dela jakinarazi dute, eta hauteskundeetarako ildo politikoak finkatzen hasiko dira. Programa hori gero eragile eta talde sozialei helaraziko diete.