Haurtzaroko ikasleek 700 euro bildu dituzte Ziburuko Kaskarotenea ikastolarentzat

Ekitaldia egin zuten atzo Haurtzaro Ikastolan Kaskaroteneako Laida Mugikari dirua eskura emateko.

Kaskarotenea Ikastolari 700 euro eman dizkiote Haurtzaroko ikasleek

Kaskarotenea Ikastolari 700 euro eman dizkiote Haurtzaroko ikasleek

Haurtzaro ikastolako ikasleek 700 euro eman zizkioten atzo eskura Ziburuko Kaskarotenea ikastolako guraso lehendakariari. Abenduko atseden garaietan hamaiketakoak saltzen aritu ziren Haurtzaroko ikasleak diru hori biltzeko eta San Tomas azokan bigarren eskuko azoka antolatu zuten, halaber. Jasotako diru guztia Lapurdiko ikastolako kideei eman zieten atzo antolatutako ekitaldian. Aitor Leonet mintzatu zen 4. DBHko ikasleen izenean, eta berak eman zion dirua eskura Laida Mugika Kaskaroteneako  gurasoari. Mugikak Lapurdiko ikastolak bizi duen egoeraren berri eman zuen eta baita eskerrak ere jasotako diruagatik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.