Hilaren 31n egingo dute triatloia Serviocio Sl eta Errenteriako Kirol patronatuak antolatuta

Partaide guztiak, talde argazkian 2013ko edizioan
500 metro igerian, 8 kilometro bizikleta estatikoaren gainean eta 3,5 kilometro lasterka bidegorrian barrena doan zirkuitu batean. Hiru proba horiek egin beharko dituzte Errenteriako Indoor Triatloian parte hartzen duten lagunek. Hilaren 31n egingo dute Fanderiako kiroldegian, Serviocio eta Errenteriako Kirol Patronatuak antolatuta. Proba 16:30ean hasiko da eta kirolari bakoitzaren denbora uztia kalkulatzeko garaian hiru proben artean egindako atsedenak ere hartuko dituzte kontuan antolatzaileek.
Hiru modalitate
Triatloi probak hiru modalitate izango ditu, gizonak, emakumeak eta taldeak. Taldeak, hiru kirolarik osatuko dituzte eta proba hiru partehartzaileen artean banatuko dute. Gizonenak, emakumeenak edo mixtoak izan daitezkeela taldeak zehaztu dute antolatzaileek. Parte hartu nahi duten guztiei irekia dago proba.
Errenteria-Oreretako eta Lezoko udal kirol instalazioetako harpidedunek 3 euro ordaindu beharko dute izena emateko eta 6 euro talde modalitatean. Harpidetuta ez daudenak berriz 6 euro ordainduko dute eta 3 euro pertsonako talde modalitatean. Izena emateko epea zabalik dago Fanderiako igerilekuetako harreran eta Galtzarabordako kiroldegiko harreran.
Interesdunek 943 34 44 23 edo 943 44 96 91 telefono zenbakietara deitu dezakete informazio gehiago jaso edota izena emateko.