Jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzeko laguntzak atera ditu Errenteriako udalak
Diru laguntzak hiru motakoak izango dira: Ekitera, Ekiteko eta Ekitera Plus. Lokal berrien alokairua, enpresa berriak martxan jartzea, belaunaldien arteko segida eta proiektu berrien sustapenean eragin nahi duela adierazi du udalak. Horretarako, hiru jarduera lerro landuko dituzte.
- Hirigune historikoa, jarduera ekonomiko berriak egiteko aukera gisa.
- 2025 plan estrategikoarekin bat eginda, estrategikoak duren sektoreen garapena eta sendotzea.
- Berrikuntza, enpresa sarearen sendotze tresna eta bultzatu nahi diren sektore ekonomikoen eragile gisa.
- Jarduera eta proiektu berrien sustapena, enplegua sortzeko.