Argiteria berritzeko ia 40.000 euroko aurrekontua onartu du Lezoko udalak.
Pisbe inguruan ere ari da argiteria berritzeko lanak egiten udala.
Altamira, Herriondo auzoa, Lopeneko plazoleta, Lope de Isasti, Pisbe ingurua eta 108 industria gunean argiteria berritzeko lanak egiten ari da udala. Argiteria berritzeko beharra ikusi zuutela eta Setaldi enpresa ari da lan horretan. Lanak egiteko berriz, 39.971 euroko aurrekontua onartu du udalak, 15.200 euro 108 industria gunean berritze lanak egiteko, eta 17.800 euro, auzoetako argiteria berritzeko.