2015/1/26

Jaizkibel Mendi Taldea

Mondarrain mendira irteera antolatu du Jaizkibelek

Larunbaterako antolatu dute irteera, Euskal Herriko gazteluak ezagutzeko egiten ari diren biraren barruan.

olatz mitxelena

Martxoaren 21eko eguerdian iritsiko da Korrika Oiartzunera

Bigarren Korrika batzordea ostiralean egingo dute, 17:30ean, Fermiñenen. Kilometroak erosteko aukera zabalik dago.

EPLEren emaitzak (2015-01-26)

Odriozola EPLEko pilotaria trinketeko finalera, eskuz banakako 2 mailan. Landarek bi garaipen lortu ditu.

Lan hitzarmenaren defentsan greba egin dute gaur izotz fabrikako langileek

Etzirako beste greba deialdi bat egin dute, eta aste honetan zuzendaritzaren aldetik erantzuna ez lortzekotan astelehenetik aurrera greba mugagabea egin asmo dutela iragarri dute.

olatz mitxelena

Lezoko kirol taldeen emaitzak

Emakumeen lurraldeko kopan fin ibili ziren Allerrukoak etxean jokatutako partidan. Lau gol egin zituzten antigua Luberrikoen aurka.

EH Bilduk alkatetza beste lau urtez mantendu nahi du, Mendoza zerrendaburu dela

Koalizio ezkertiar eta soberanistako kideek zerrenda eta programa berretsi zituzten larunbat goizean Merkatuzarren egindako batzarrean. Herri bazkaria egin ondoren, ekitaldi nagusiaren txanda izan zen.

Lezoko puntu ilunak identifikatuko ditu Gaxuxak, tailer baten bitartez

Lehenik puntu ilun horiek zerrendatuko dituzte, eta ondoren bertara joango dira. Otsailaren 7an egingo dute tailerra, 10:00etan hasita.

Gabonetako programazioaren balorazio positiboa egin du Lezoko festa batzordeak

San Tomas azoka, Olentzeroren opari ematea, pailazoen saioak eta Liburu eta Disko azoka bereziki nabarmendu ditu festa batzordeak. Antzerkiek ez dute esperotako harrera izan.

Okupazioa, Oiartzungo Hitza ta Pitza egitasmoaren gai berria

Ostiralean egingo dute egitasmoaren barruko bigarren saioa. Okupazioak zer den azaltzeko hainbat gonbidatu izango dira.

Emakume pasaitarren arteko elkarrizketa saioa antolatu dute Trintxerpen

Jatorri askotako emakumeak bilduko dira solasaldian, eta oraingoan Morokokoak izango dute protagonismo nagusia; saioa 17:30ean hasiko da, alkateordetzan.

olatz mitxelena

Iñigo Legorburuk San Antontxu bertso paper lehiaketa eskuratu du Mungian

Iazko ekitaldia ere irabazi zuen Legorburuk. Aitor Albistur hirugarren izan da lehiaketa horretan.

Argiteria berritzeko lanak egiten ari da udala

Argiteria berritzeko ia 40.000 euroko aurrekontua onartu du Lezoko udalak.

Errenteria-Oreretako kirol taldeen emaitzak (2015-01-26)

Oiarso saskibaloi taldeak bere lehen garaipena eskuratu du, Irungo Bidasoa Optika Erroibideren kontra. Emakumeen Senior Mailako A1 ligako hirugarren jardunaldian izan da.

Motor gidari bat hil da Jaizkibelen

Auto baten kontra talka egin ondoren zendu da motor gidaria; autoko gidaria arin zauritu da.

oarso bidasoko hitza

Oiartzungo emakumeen futbol taldea, eta gizonen areto futbolekoa, geldiezin

Bigarren dira bi taldeak euren kategorietan. Oiartzunen gizonen talde nagusiak 2-1 galdu du Erandion, modu bidegabean.

Gehiago