Mondarrain mendira irteera antolatu du Jaizkibelek

Larunbaterako antolatu dute irteera, Euskal Herriko gazteluak ezagutzeko egiten ari diren biraren barruan.

Ipar Euskal Herrirantz abiatuko dira larunbatean Jaizkibel Mendi Taldeak antolatutako irteeran izena ematen dutenek. Euskal Herriko Gazteluak biraren barruko 15. irteera programatu dute larunbaterako, eta garai batean Mondarrain mendiaren tontorrean zegoen gazteluaz jardungo dute –nahiz eta gaur egun ez den gazteluaren arrastorik gorde– mendi gailurrera igotzearekin batera. Haraneatik abiatu eta Ainhoan bukatuko dute ibilbidea. Bazkaria Dantxarinean egingo dute. Interesdunek asteazken edo ostiralean eman dezakete izena, 20:00etatik 22:00etara, mendi taldeak Antxoko Oarso kalean duen egoitzan. Webgunean ere topa daiteke irteeraren gaineko informazio zabalagoa edota 647 004 968 telefono zenbakira deituta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.