Emakume pasaitarren arteko elkarrizketa saioa antolatu dute Trintxerpen

Jatorri askotako emakumeak bilduko dira solasaldian, eta oraingoan Morokokoak izango dute protagonismo nagusia; saioa 17:30ean hasiko da, alkateordetzan.

Ostegunerako emakume pasaitarren arteko elkarrizketa saioak antolatu ditu udalak Trintxerpen. Jatorri askotako emakumeak bilduko dituzte elkarrizketa saioan, eta oraingoan Maroko izango da saioaren ardatz nagusia. Udaleko Inmigrazio sailetik jakinarazi dutenez alkateordetzan bilduko dira, 17:30etik 20:00etara eta Beatriz Zalakinek gidatuko du solasaldia. Ohi bezala hala behar duten emakumeek haurtzaindegi zerbitzua eska dezakete egun horretarako, aurrez 943 004 320 telefono zenbakira deituta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.