Bigarren dira bi taldeak euren kategorietan. Oiartzunen gizonen talde nagusiak 2-1 galdu du Erandion, modu bidegabean.
Gol zaparrada erantsi diete aurkariei asteburuan Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen talde nagusiak, nahiz gizonen areto futbol taldeak aurkariei asteburuan.
Emakumeen kasuan (Espainiako Estatuko Bigarren Mailan daude), 5-0 gainditu zuten Abanto larunbatean, erraz. Lehen zatia ez zuten apartekoa egin neskek, baina bigarrenean duten potentzial osoa jarri zuten zelaian. Gainera, golak oso banatuta izan ziren: Estibaliz Aizpuruak, Jone Olasagastik, Titay Calvok, Estibalitz Bajok eta Malen Moranek sartu zituzten. Sailkapen nagusian bigarren postua indartu dute horrela oiartzuarrek, Athletic B handiaren atzetik daude, haiengandik 4 puntura: sasoian oraindik ez dute partidarik galdu urdinek, ligako 13 partida jokatu direnean jada.
Gizonek, ordea, 2-1 galdu zuten Erandioren zelaian. Gogorra izan zen partida, batez ere horren emaitza bidegabea ikusita: bigarren zatian batik bat hiru puntuak eskuratzeko aukerak izan zituzten urdinek, baina sasoian lege bihurtu den antzera, azkenean, ezin. Sailkapen nagusian Hirugarren Mailako azkenak dira oiartzuarrak. Mailari eustea oso zail dute, baina joko maila mantenduz gero, garaipenek iritsi behar dute, eta handik aurrera, ikusi behar sasoi bukaeran zein aukera dauden.
Areto futboleko derbia, garbi Oiartzunera
0-7 emaitzarekin gainditu zuen OKEren areto futbol taldeak Lezoko Jaizkibel Allerru taldea, Gipuzkoako Lehen Mailako 13. jardunaldiko partidan. Emaitzak komentarioetarako aukera gutxi ematen du: garaipen dudaezina izan zen oiartzuarrena Oarsoaldeko derbian. Golegileak, honakoak: Txema Lasa, Clecio Henrique de Oliveira, Beñat Martinez, Unai Borges (bi gol), eta Unai Esnal (bi gol).
Gipuzkoa mailako gorengo mailan
bigarren dira oiartzuarrak. The Nest Hirubide talderaren atzetik.