Porrot kezkagarria Pasaiarentzat
0-2 galdu dute zuri gorriak Durangoren kontra, partida kaxkarrean.
Puntuak batu behar eta ezin lortu. Hala dabiltza Pasaia taldeko zuri gorriak azken asteetan. Larunbatean gogotsu zelairatu ziren pasaitarrak, etxean jokatzen duenaren abantaila baliatu nahian, baina ez zuten asmatu. Durangoren atea zulatzen saiatu ziren arren, ez zuten golik sartzerik lortu. Bizkaitarrek, aldiz, bita iritsi eta bitan sartu zuten gola. Honenbestez, sailkapenaren 16. postua da Pasaia, 24 punturekin Basconiarekin berdinduta; Erandio, Amurria eta Oiartzun baino ez dituzte atzetik hurrenez hurren.